XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETXETXO POLIT BAT.

- Gurutz Doneko zubi onduan, alako txabola dirudin bat egiñ arazi du gure Udala.

Asieran ollotegia zela uste genduan baña orain ikusi degu... iñork besteren ordez egin ez lezaken zera... egiteko emen da.

Ez dago gaizki.

IDI APUSTUA.

- Mar-mar aundia dabil datorren igandian idi apustua dala ta ez Sorabillan.

Batzuk bayetz, bestiak ezin leikela.

Egiya jakin nai duanak igandeko arratsaldian joan dedilla Sorabilla.

ELIZKIZUNAK.

- Notintza aundia izan zan lengo igandian Garagorri'tar Bedita'ren aldez eginzan elizkizunian.

Iñuntxo ere ezin lekurik billatu eta koruko eskalleretan egon biar izan nuan.

Oso ederki abestu zuten Batzokiko gaztiak.

Egibar'tar Paul zuzendari zutela.

Tolosa'tar Iñaki ere ez dago soñu jotzalle txarra.

Koruko paretian ikusi nuan alako, erretratatzeko tresna dirudin gauz bat.

Ezin igarririk galdetu nion nere onduan zegon karlatar gazte bati, zer tresna zan ura.

Erantzun ziran Gurutze Donearen argiari Udalak jarri dion kontadoria zala.

¡Ah!....

ANTZERKI-JAIA.

- Berebiziko antzerki jaia antolatu diguta datorren iganderako Larramendi taldeko gazteak, E. A. B. antzokian.

Gogo oñazeak.

Iru egintzetan eta emezortzi neska-mutillen artian.

Lan zala, antzerki talde onenetakuan almena ikusiarazteko naikua.

Alare uste degu gure gaztiak berena egingo dutela.

Ez da gutxi.

Tamalgarria da gaur dagon bezela talde au ez osatzia orain lau illabete.

Zarrak lana egin nayian, gaztiak sutzu....

Ez dago kezkarik, aurtengo sariya ere Andoañako izango zala.

Dana dala; jarrai lan ori.

Goguan edukiko dezute noski Ugartetxeak esan ziguna: abertzaletzeko biderik onena euzko-antzerkia zala.

Andoaingo euzko antzerkitara edozein alderditakuak juan oi dira.

Biar bada abertzaliak gutxiena....

Erdaldun asko ere bai beren aurrakin....

Ara emen zuen lanaren garrantzi neurrigabia.

Jarrai, eusko antzerki bidez, abertzale guzik abertzaletasunian gartzen jarri, euskaldunak abertzaletu eta erdaldunak, euskaldundu arte.

Antzoki jaia igandian Epaillaren 17'an arratzeko seiterdietan.

Txartelak betiko lekuan.

KAIKU.